32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Enerizko Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldirako plantilla organikoa; aginduzko iragarkia 2020ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz eta jendaurreko epea iragan denez, behin betiko onetsi da 2020ko plantilla organikoa.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateak ematen dituen langileria zerbitzuak:

–Idazkaria: Kopurua: 1. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72. Beste osagarri batzuk: %10. Egoera: jardunean.

–Kontu-hartzailea: B maila. Sarbidea: administrazio-kontratu bidez betea. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72.

–Administrari-ofiziala: C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72.

–Administraria: C maila (C mailan integratua, Enplegu publikoa hobetzeko akordioaren ondorioz). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72.

Eneritzen, 2020ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2001711