32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Merkataritza ez-sedentarioa arautzen
duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Merkataritza ez-sedentarioa arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2020ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2001554