32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

2020rako karga-tasak

Azagrako Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), honako zerga-tasa hauek ezarri ditu 2020. urterako:

–Lurraren kontribuzioa: katastroko balioaren %0,3343 urtean.

–EIOZ (eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga): %4,02 obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–EJZ (ekonomia-jardueren gaineko zerga): %1,40 Gobernuaren tarifen gainean.

–Zirkulazioaren gaineko zerga: %25eko hobaria 0 isuriko ibilgailuendako eta %15ekoa ibilgailu hibridoendako.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %10 eta hurrengo tarteak.

Sortzealdia:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,60

20 urte edo hortik gora

0,47

19 urte

0,49

18 urte

0,09

17 urte

0,09

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,08

6 urte

0,26

5 urte

0,33

4 urte

0,24

3 urte

0,15

2 urte

0,07

1 urte

0,07

Urtebetetik behera

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki taulan argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da haren aurka ondoko errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azagran, 2020ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2001551