32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Aldaketa ordenantza fiskaletan 2020rako. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza fiskaletan aldaketa egitea 2020rako.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa). Epe baliodunean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.

Azagran, 2020ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2001550