32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

6/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2020ko urtarrilaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onartu du 2019. ekitaldiko aurrekontuaren 6. aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Arbizun, 2019ko urtarrilaren 31n.–Alkate udalburua, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2002060