31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-A-52

Carlos Javier de Goñi Rosek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Riomayor erreka.

Hargunearen udalerria: Arellano (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (576208, 4711202), proiekzio-eremua: 30.

Erabilera: ureztatzea.

Aprobetxamenduaren tokia: Arellanoko (Nafarroa) 4. poligonoko 364. eta 368. lurzatiak.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,868.

Gehieneko bolumena urtean: 12.400 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Riomayor errekatik, eskuinaldetik, ponpa xurgatzaile-bulkatzaile baten bidez, 3,88 l/s-ko aldiuneko gehieneko emariarekin. Ponpak 100 mm-ko diametroa duen lurperatutako hodi batetik bulkatuko du ura, 1.600 m³-ko biltegi batera. Ura martxotik irailera bitarte hartuko da, biak barne, eta 3 hektareako lurra (zainzuriak) ureztatzeko erabiliko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko abenduaren 19an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001154