31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-A-4

Ramón Iribarren Compainsek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ramón Iribarren Compains.

Ibilgua: Izpiña.

Hargunearen udalerria: Galoze (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,014 l/s.

Aldiuneko gehieneko emaria hargunean: 1,38 l/s

Hargunearen koordenatuak: UTMX: 655.467 UTMY: 4.738.854 (ETRS89, proiekzio-eremua: 30T).

Erabilera: abereei ura ematea.

Aprobetxamenduan ura Zaraitzu ibaira isurtzen den Izpiña errekatik hartuko da, koordenatu hauetan: UTMX: 655.467, UTMY: 4.738.854 (ETRS89, proiekzio-eremua: 30T). Urtean, gehienez ere, 450 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak. Motoponpa mugikor batek bulkatuko du ura 2 m³-ko erregulazio biltegi batera, 175 ardi bil ditzakeen abeltegi bat urez hornitzeko. Ustiategi hori Galozeko udal mugarteko (Nafarroako) 7. poligonoko 145. lurzatian dago.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave kalea 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko abenduaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001153