31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-EXT-22

2019ko apirilaren 15ean alderdi batek eskaturik abiarazi zen ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamenduaren eskubidea azkentzeko espedientea, titularrak uko egin diolako, aprobetxamendua Nafarroako Ubidearen Ureztatzaileen Elkarte Orokorrean sartu delako (XXII-Arga 1 sektorean).

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Lucea Villanueva, M.; Villanueva Fernández, Jesús; Segundo, José Miguel y Julio SC.

Xedea: azaleko ur publikoen aprobetxamendurako emakida azkentzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Udalerria: Larraga (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 60 l/s.

Eskubidearen titulua: Obra Hidraulikoen Zuzendaritza Nagusiak 1983ko irailaren 15ean emandako emakida. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2009ko azaroaren 6an emandako Ebazpena, ezaugarriak berrikusteko eta erregistro idazpena lekualdatzeko.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 67. liburukiko 24. orria; Ur Publikoen Aprobetxamenduen Liburu Lagungarrian 62675 zenbakia zena (7. liburuko 6. orria).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta azkentzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urtarrilaren 13an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001151