31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-P-796

Mendabiako Udalak, eskatzaile gisa, eta MCA Spain SLk, erabiltzaile gisa, honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Aprobetxamendua 30 metroko sakonera duen putzu bat da, Ebro ibaiaren ezkerraldean, ibilguen polizia-eremutik kanpo, Rubio de Abajo alderdian (3. poligonoko 1648A lurzatia). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 13,6 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 5,55 l/s-ko aldiuneko emariarekin. Ura kontserba-industria batean erabiliko da, Mendabiako udal mugarteko (Nafarroa) 1. poligonoko 144. lurzatian. Urtean, gehienez ere, 11.750 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 0,579 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave kalea 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko abenduaren 12an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001121