31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-P-497

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko urtarrilaren 2an emandako Ebazpenaren bidez, Urraulbeitiko Udalari ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Urraulbeitiko udal-mugarteko (Nafarroa) Soto de la Fuente alderdian, 14. poligonoko 112. lurzatian, Irati ibaira ezkerraldetik isurtzen den Euntzeburu erreka-zuloaren ezkerraldean eta ibilguen polizia-eremuan dagoen putzu batetik ura ateratzeko, “Jaka-Iruña sinklinala” lur azpiko 030 ur-masan, udal-mugarte bereko 14. poligonoko 84. lurzatiko 2,5 ha-ko baratze sozialak uholde bidez ureztatzeko. Urtean, gehienez ere, 1.620 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,139 l/s-koa izanen da, eta aldiuneko gehieneko emaria, 1,67 l/s-koa. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko urtarrilaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001116