31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-P-1009

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko urtarrilaren 2an emandako Ebazpenaren bidez, Pedro Olcoz Burguiri eta Jesús Olcoz Burguiri ur publikoen aprobetxamendua eman zaie, Tafallako udal-mugarteko (Nafarroa) Santakara kaleko 21ean, 32. poligonoko 454-455. lurzatian, Zidakos ibaiaren arroko Abaco erreka-zuloaren eskuinaldean eta polizia-eremuan dagoen zundaketa batetik ura ateratzeko, “Zidakoseko alubioi lurrak” lur azpiko 051 ur-masan, aipatu poligono eta lurzatiko 0,0250 hektarea ureztatzeko. Urtean, gehienez ere, 50 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (uztailean) 0,003 l/s-koa izanen da, eta aldiuneko gehieneko emaria, 0,25 l/s-koa. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko urtarrilaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001114