31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-P-496

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko urtarrilaren 2an emandako Ebazpenaren bidez, Eduardo Goñi Martínezi eta María Camino Domech Goldarazi ur publikoen aprobetxamendua eman zaie, Galdurozko udal-mugarteko (Lizoainibar, Nafarroa) Liskarriko aska alderdian, 16. poligonoko 129. lurzatian, Erro ibaiaren eskuinaldeko Lakarri erreka-zuloaren eskuinaldean eta ibilguen polizia-eremutik kanpo dagoen iturburutik ura ateratzeko, “Jaka-Iruña sinklinala” lur azpiko 90030 ur-masan, udal-mugarte bereko 16. poligonoko 164. lurzatiko etxebizitza batean erabiltzeko (baina ez edateko). Urtean, gehienez ere, 45,9 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,0002 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko urtarrilaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001113