31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

QUEILES IBARRA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Queiles Ibarreko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2020ko urtarrilaren 24an, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2020ko aurrekontu ekonomikoa.

Espedientea Mankomunitatearen Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Mankomunitateko udalerrietako bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.2. artikuluan xedatutakoarekin.

Cascanten, 2020ko urtarrilaren 27an.–Mankomunitateko burua, Rosalía Sofia Faria Teixeira.

Iragarkiaren kodea: L2001302