31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2019ko azaroaren 19an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza fiskalaren aldaketa. Jendaurreko epea iraganik, iragarkia argitaratu baitzen 2019ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin.

Azkoienen, 2020ko urtarrilaren 27an.–Mankomunitateko burua, Belén Cerdán León.

ONETSITAKO TESTUA

Tarifen eranskina

Honela idatzita gelditu da:

A.–Hiri hondakin solidoak bildu eta garraiatzeko nahitaezko zerbitzua. Prezioak eurotan eta urteko eman dira.

A-1) tarifa Etxekoak - etxebizitza: 59,17 euro.

A-2) tarifa Saltoki txikiak, janari-dendak eta dendak oro har, salbu A-5, A-6, A-7 eta A-8 tarifetan sartuak. Enpresa txikiak, tailerrak eta garajeak. Elizak, komentuak, zentro publikoak, haurtzaindegiak eta 500 bazkide arteko sozietateak. Aparkalekua: 137,06 euro.

A-3) tarifa Handizkako salmentetarako eta banaketarako biltegiak. Supermerkatuak. Enpresa eta lantegi ertainak. Ikastetxeak, institutuak, akademiak, haurtzaindegiak. Zinemak. 100 oherainoko klinikak eta ospitaleak. Zahar etxeak. 500 bazkidetik goitiko elkarteak: 351,04 euro.

A-4) tarifa 50 langiletik gorako fabrikak. 100 ohetik goitiko klinikak eta ospitaleak. 1.185,26 euro.

A-5) tarifa Profesionalen bulegoak (gestoriak, agentziak, kabineteak, notariotzak, erregistroak, etab.), bitxi-dendak - erloju-dendak, ehungintzako dendak, zapata-dendak, estankoak, jendearentzat irekitako establezimendurik ez duten instalatzaile profesionalak. Alderdi politikoen egoitzak: 106,50 euro.

A-6) tarifa Arrandegiak, fruta-dendak eta hondakin organiko ugari sortzen duten dendak: 194,25 euro.

A-7) tarifa Ostatuak, kafetegiak, disko-ostatuak, hostalak eta pentsioak: 425,98 euro.

A-8) tarifa Jatetxeak, diskotekak, dantzalekuak eta hotelak: 571,93 euro.

(Ez zaie halakorik aplikatuko erabilera esklusiboko edukiontziak dituzten establezimenduei).

A-CE) tarifa Kokaera, ezaugarriak edo hondakin kopurua dela-eta eurek bakarrik erabiltzen dituzten edukiontziak dauzkaten industria-, merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduak, ordenantza arautzailean ezarri bezala:

a) 360 litroko edukiontzi grisen kasuan, ohiko bilketarako direnean, urteko 621,22 euroko tasa, asteko bi bilketa eginda; hori guztia alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko gehienez lau edukiontzi.

b) 1.000 litroko edukiontzi grisen kasuan, ohiko bilketarako direnean, urteko 928,55 euroko tasa, asteko bi bilketa eginda; hori guztia alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko gehienez lau edukiontzi.

c) 1.000 litroko edukiontzi horien kasuan, bilketa sailkaturako baitira, urteko 905,22 euroko tasa, astean egiten den bilketa egun bakoitzeko; hori guztia, alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko gehienez lau edukiontzi.

d) Iglu erako 3.000 litroko edukiontzi urdin edo berdeen kasuan, papera edo beira sailka biltzeko baitira, urteko 905,22 euroko tasa, hilabetean egiten den bilketa egun bakoitzeko; hori guztia, alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko gehienez lau edukiontzi.

e) Supermerkatuak eta jatetxeak, erabilera esklusiboko edukiontzia dutenak:

–Edukiontzi bat biltzea: 1.479,11 euro urtean.

–Bi edukiontzi biltzea: 2.169,37 euro urtean.

Zalantzarik baldin bada subjektu pasibo bat arestiko tarifetan sailkatzerakoan, Mankomunitateak berak erabakiko du aplikatuko den tarifa.

Tarifei lehentasunez aplikatzeko arauak

Baldin hiri hondakinak sortzen dituen establezimendu-unitate bati (halakotzat hartuko da sartzeko ate bat bakarra duena) badagozkio tarifa multzo bat baino gehiago, bakar-bakarrik aplikatuko zaio aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena.

Ikuskatze lana eginik –ofizioz edo interesdunak eskaturik–, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bestelakoa denean, fakturatu dadin egiaztatutako erabilera egiazkoaren arabera.

Testuaren gainerakoa bere horretan mantenduko da, argitaratu zen bezala 2016ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 17an.

Iragarkiaren kodea: L2001279