31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

10E/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren azaroaren 21eko 423E/2019 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, Yolanda Montenegro Prieto andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzaile izendatu zen.

Osasuneko kontseilariak azaroaren 21ean eman 423E/2019 Foru Aginduaren bidez, Yolanda Montenegro Prieto andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzaile izendatu zen.

Zuzendari kudeatzailearen 2019ko azaroaren 14ko proposamenean, proposatu zen Yolanda Montenegro Prieto andrea izendatzea Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzaile, ondorioak izanik 2019ko azaroaren 16tik aurrera.

Osasuneko kontseilariaren azaroaren 21eko 423/2019 Foru Aginduaren transkripzioan izaniko akats batengatik, ez zen jaso izendapenak 2019ko azaroaren 16tik aurrerako ondorioak zituela, eta, hortaz, bidezkoa da transkripzioaren akats materiala zuzentzea, bat eginik Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluarekin, adierazten baitu administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituztela beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz (urriaren 30eko 270/2019 Foru Dekretuak aldatu zuen foru dekretu hori),

AGINTZEN DUT:

1. Honela aldatzea Osasuneko kontseilariaren azaroaren 21eko 423E/2019 Foru Agindua:

Honako hau dioen tokian:

“Yolanda Montenegro Prieto andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzaile izendatzea.”

Honako hau behar du:

“Yolanda Montenegro Prieto andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzaile izendatzea, ondorioak izanik 2019ko azaroaren 16tik aurrera.”

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, bai eta Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura ere.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 23an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2001303