31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda, ukituak suertatu baitira oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzea dela eta, Gazteluko plazako 26 eta 27ko eraikinetako Plan berezian.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko uztailaren 3ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-JUL-19 (18/US).

Ikusirik titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda, ukituak suertatu baitira Gazteluko plazako 26an eta 27an oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua ezartzeko proiektuan (zerrenda onetsi zen Osoko Bilkurak 2018ko ekainaren 8an hartutako Erabakiaren bidez: PLE 07-JUN-18 (8/CU)) eta ikusirik, orobat, espedienteko txostenak,

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda, ukituak suertatu baitira Gazteluko plazako 26an eta 27an oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua ezartzeko proiektuan. Horiek okupatzea eta eskuratzea guztiz beharrezkotzat jotzen da. Hona hemen zerrenda:

FINKA

JABEAK

KOKALEKUA

DESJABETU BEHARREKO AZALERA

1

María Socorro Sancho Cilveti

558. lurzatia

1. poligonoa

3,00 m²

2

María Socorro Sancho Cilveti

558. lurzatia

1. poligonoa

3,15 m²

2. Deklaratzea beharrezkoa dela okupatzea aurreko zerrendako ondasunen eta eskubideen zerrendako lurra.

3. Ahalmena ematea Juan José Echeverría Iriarte Hirigintza, Etxebizitza eta Osasun Alorreko zinegotzi ordezkariari eta Alberto Calvo Azagra funtzionarioari, sina ditzaten okupatu aurreko akta, alderdien adostasunezko akta, ordainketako akta, okupaziokoa, eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.

4. Nafarroako Gobernuari eskatzea deklara dezala presako okupazioa desjabetzeak ukitutako ondasunetarako, kontuan harturik lanak egin behar direla oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko.

5. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; orobat, argitaratzea Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udalaren iragarki-taulan, eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin urriaren 1eko 39/2015 Lege indardunaren 44. artikulua eta 45.1 artikuluko a) apartatua eta aplikagarri den gainerako legeria (39/2015 Legeak tratatzen du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2001290