31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Jaurrieta-Orontzen ehiza barrutia eratzeko proiektua

Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea Jaurrietako eta Orontzeko udaletako bulegoetan, hamabost egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko. Hori guztia, betetzeko Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta hura garatzeko ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuak onetsi zuen Erregelamendua. Epe horren barrenean ukoa espresuki aurkezten ez bada, lurrak ehiza barrutiaren barrenean geldituko dira.

Barrutian sartu beharreko tokiak: Jaurrieta eta Orontze.

Orontzen, 2020ko otsailaren 4an.–Alkate udalburua, Iera Aramburu Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2001713