31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia ZUC-16 eremuan eta UE-30 unitatean. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko urriaren 31ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, mugaketa aldatzeko hiri-lurzoru finkatuaren ZUC-16 eremuan eta hiri-lurzoru finkatugabearen UE-30 unitatean, Mendabiako Udalak sustaturik.

Informazio publikorako dagokion iragarkia argitaratu zen 2019ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 22an, bai eta Nafarroan editatzen diren bi egunkarietan ere, 2019ko azaroaren 8an, eta ikusirik jendaurreko epean ez dela alegaziorik aurkeztu, Udalaren Osoko Bilkurak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen aipatu hiri-jarduketarako plan berezia.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2020ko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2001869