31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

2019ko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Larragoako Udalak, 2019ko irailaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larragoan, 2020ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Tomás Andueza Riezu.

Iragarkiaren kodea: L2001576