31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak
eta gainerako ordainarazpenak, 2020rako

Fontellasko Udalak, 2019ko azaroaren 14an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasen, zerga-tasen, prezio publikoen eta gainerako ordainarazpenen espedientea.

Espedientea onetsi, eta jendaurrean egon zen Udal Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, iragarkia argitaratu eta biharamunetik aitzina (2019ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 25ekoa), erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten bidezko interesa zutenek, nahi bazuten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearekin eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin. Aurkakorik aurkeztu ez denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

ZERGA-TASAK

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,3752.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,20.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4ko udal indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeak ezarritako gehienekoak, balioaren gehikuntza sortu zen aldiaren arabera.

Karga-tasa: %21.

–Zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

ONDAREKO DIRU-SARRERAK

–Ureztapenak: 14 euro/erregu.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

–Konpultsa: 3 euro.

–Fotokopia: 0,2 euro.

–A-3 fotokopia: 0,4 euro.

–Kolorezko fotokopia: euro 1.

–Kolorezko A-3 fotokopia: 2 euro.

–Ziurtagiria: euro 1.

–Fax orria: 0,50 euro.

–Lurzati zedula: euro 1.

–Ezkontza zibilaren tasa, herrian erroldatuta daudenentzat: 50 euro, baldin gutxienez ere bi ezkontideetako bat herrian erroldatua badago (ulertuko da erroldaturik dagoela baldin 2010eko apirilaren 1a baino lehen badago erroldatua); herrian erroldatu gabekoentzako tasa, ezkontza zibilerako: 100 euro.

–Nitxoak: 710 euro.

–Pasabideak: 77 euro.

–Igerilekuak (erroldatutzat jotzen dira 2020ko apirilaren 1a baino lehenago hala agertzen direnak).

  • Abonamenduak:

Bainu-denboraldia hasi baino lehen edo hasitakoan 4 urte betetzen dituzten erabiltzaileek behar den abonamendua atera beharko dute.

  • Lagun baten abonamendua: 62 euro.
  • Erroldatu gabeko lagun baten abonamendua: 88 euro.
  • Erroldatu gabeko lagun baten abonamendua, hilabetekoa: 55 euro.
  • 2 lagunen abonamendua: 95 euro.
  • Erroldatu gabeko 2 lagunen abonamendua: 142 euro.
  • 3 lagunen abonamendua: 126 euro.
  • Erroldatu gabeko 3 lagunen abonamendua: 180 euro.
  • 4 lagunen abonamendua: 152 euro.
  • Erroldatu gabeko 4 lagunen abonamendua: 203 euro.
  • 5 lagunen abonamendua: 161 euro.
  • Erroldatu gabeko 5 lagunen abonamendua: 218 euro.
  • Sarrerak:
  • Haurren sarrerak (0tik 3 urte bete arte): doan.
  • Haurren sarrerak (4-10 urte beteak): 3 euro.
  • Helduen sarrera (11 urte betetzetik goiti): 7 euro.
  • Deskontuak 65 urtetik goitiko lagunentzako abonamenduetan: %50.
  • Deskontuak erroldatu gabeko 65 urtetik goitiko lagunentzako abonamenduetan: %20.

–Gimnasioko eta pilotalekuko abonamenduak:

  • 20 saioko abonamenduak: 45 euro.
  • 20 saioko abonamendua erroldatu gabeentzat: 60 euro.
  • Eguneroko sarrerak gimnasioan eta pilotalekuan: 3 euro.
  • Eguneroko sarrerak gimnasioan eta pilotalekuan, erroldatu gabeentzat: 5 euro.

–Kirol pisten erabilera, taldeentzat:

  • Kirol askotarako barreneko pista: 30 euro/ordua.
  • Futbol zelai txikia: 110 euro/ordua.
  • Padel pista:
  • 4 euro laguneko.
  • 15 orduko abonamendua: 45 euro laguneko.
  • Igerilekuetako denboraldiko erabiltzaileentzako erabilera esklusiboa: 2,5 euro/ordua.

–Kalea obretarako okupatzea: 1 euro/metro karratua/eguna, laugarren egunetik aitzina.

–Higiezinak lehen aldiz okupatzeko lizentzia:

  • Oin berriko eraikinak: 191 euro/etxebizitza.
  • Egiturak berritzea, handitzea edo zaharberritzea: 147 euro/etxebizitza.

–Irekitzeko lizentziak edo jardueretakoak: 215 euro.

–Lur banantzeak egiteko lizentziak: 51 euro.

–Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia): Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifen arabera.

–Ferietako saltokiak, barrakak: 1 euro/metro koadroa/eguna.

–Musika Eskola, 2019-2020 ikasturtea:

  • Hastapeneko matrikula, edo bakarrik solfeoa, kanpotarrentzat: 30 euro.
  • Hastapena (45 minutu): 17 euro hilean.
  • Solfeoa bakarrik: 22 euro hilean.
  • Matrikula, kanpotarrentzat: 55 euro.
  • Musika tresna bakarrik (30 minutu): 28 euro hilean.
  • Musika tresna bakarrik (45 minutu): 34 euro hilean.
  • Solfeoa (60 minutu) eta musika tresna (30 minutu): 50 euro hilean.
  • Solfeoa (60 minutu) eta musika tresna (45 minutu): 56 euro hilean.
  • Solfeoa (60 minutu) eta bi musika tresna (45 minutu eta 45 minutu): 80 euro hilean.
  • Bi musika tresna (30 minutu eta 45 minutu): 62 euro hilean.

–Udalaren lokalak lagatzea (Kultura Etxeko 1. eta 2. gelak):

  • Oro har: 150 euro/ordua.
  • Udal taldeak: 50 euro/ordua.

–Beste lokal batzuk lagatzea, klaseak emateko: 5 euro/ordua.

–Ostatuen terrazak: 6 euro/metro koadroa, ordenantzaren arabera.

–Aulkiak alokatzea: euro 1 aulkiko.

Fontellasen, 2020ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2001222