31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FIGAROL

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Figarolgo Kontzejuak, 2019ko azaroaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019rako aurrekontu orokorra. Espedientea ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ez da aurkeztu ez erreklamaziorik ez alegaziorik; beraz, onetsitzat jotzen da.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 2.465,96 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 19.211,52 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 166.800,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 94.092,67 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 33.024,19 euro.

Guztira: 315.594,34 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 72.900,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 179.300,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.100,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 13.480,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 27.354,24 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 21.460,10 euro.

Guztira: 315.594,34 euro.

Figarolen, 2020ko urtarrilaren 22an.–Kontzejuko burua, Rafael Martínez Beorlegui.

Iragarkiaren kodea: L2001195