31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Tokiko Gobernu Batzarreko kide baten izendapena

2020ko urtarrilaren 23an, Cintruenigoko alkateak honako ebazpen hau eman zuen: 2020-0012.

Kontuan izanik ezen, Alkatetza honek 2019ko ekainaren 26an emandako 2019-0130 Ebazpenaren bidez, izendatu nituela Cintruenigoko Udaleko Gobernu Batzarreko kideak, eratu ondoren 2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetatik ateratako Udalbatza berria.

Kontuan izanik ezen izendatuetako batek, Alvaro Fernández Fernándezek, uko egin diola Cintruenigoko Udaleko zinegotzi karguari, eta Cintruenigoko Udaleko osoko bilkurak hartu duela ukoaren berri.

Ikusirik 7/1985 Legearen 23.1 artikuluak honako hau xedatzen duela: “Tokiko Gobernu Batzarra osatzen dute alkateak eta legezko zinegotzi-kopuruaren herena gainditzen ez duen zinegotzi-kopuruak. Alkateak libreki izendatzen ditu zinegotzi horiek eta kargugabe ditzake, Udalbatzari jakinarazita”. Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 52. artikuluak berriz aipatzen du xedapen hori.

Alkatetza honi legez egotzitako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Cintruenigoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea Jaime Aliaga Chivite, Alvaro Fernández Fernándezen ordez.

2. Interesdunari jakinaraztea ezen, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 53.1 artikuluaren arabera, Gobernu Batzarraren berezko eskumena dela, eskuordetu ezin dena, alkateari beti laguntzea haren eskudantzietan. Orobat dagozkio alkateak edo Udaleko beste organo batek nahiz legeek bere gain utzitako eskudantziak.

3. Ebazpen hau pertsonalki jakinaraztea izendatuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, baita Udalaren iragarki-taulan paratzea ere. Dena dela, izendapenek indarra hartuko dute alkateak ebazpena sinatzen duen egunaren biharamunean.

Halaber, ebazpena interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (https://cintruenigo.sedelectronica.es).

4. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2020ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2001142