31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

2020rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Cadreitako Udalak, 2020ko urtarrilaren 15ean egin bilkuran, Cadreitako Udalaren zerbitzuko langileentzako 2020ko lan egutegia onetsi zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Urtarrilaren 17a: San Anton (herriko jaia).

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta 2020ko lan egutegian ezarri diren gainerako jaiegunetan. Era berean, udal bulegoak itxita egonen dira uztailaren 15eko 12:00etatik aurrera, 16an eta 17an herriko jaiak baitira.

Baliogabeak izanen dira, 2020an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, jaiegunak baitira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cadreitan, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2001056