31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Tarifen aldaketa 2020rako ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du aldaketa egitea ondotik ematen diren ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifetan, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izan dezaten:

–Eguneko Arreta Emateko Landa Zentroaren prezio publikoak.

–Udal igerilekuak, pilotalekua eta kiroldegia erabiltzeko prezio publikoak.

–Ur horniduraren eta estolderiaren tasa.

–Hilerriari dagozkion tasak.

–Garbigunean obra-hondakinak uzteko tasak.

–Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak.

–Hirigintzako lizentziak izapidetzeko tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Oibarren, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2001310