31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

125E/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Lakuntzako Udal Planaren Aldaketa Egituratzailearen Ingurumen Txosten Estrategikoa egiten delarik 2. poligonoko 611. partzelan, sustatzailea Lakuntzako Udala izanik.

Aldaketa txikia da eta definiturik dago ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 5. artikuluan; hortaz, aplikazio-eremuan ezartzen denaren arabera (6.2.b artikulua), Ingurumen Ebaluazio Estrategiko Sinplifikatuaren prozedura bete behar du.

Aldaketa 2019ko apirilaren 29an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2019ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 27koan.

Aldaketaren xedea da 2. poligonoko 611. partzela birsailkatzea, ustiapen naturalerako gordetako lurzoru urbanizaezinetik hiri-lurzoru finkatura, jarduera ekonomikoen erabilera global batekin. 437 m²-ko partzela da, eta bertan dago hiltegi zaharraren eraikina. Aldaketaren bidez, udalerriaren beharretara egokitu nahi da eraikina; horretarako, eraitsi eta berriro eraiki behar da.

Estazio bidean dago partzela, sarera konektatzeko azpiegiturak eta zerbitzuak dauzka (hornidura, saneamendua eta sare elektrikoa), eta ez dago azpiegitura berrien beharrik.

Arakil ibaiaren inguruan uholde-arriskua duten zonei buruz dakigunetik, partzelan ez dago uholde-arriskurik. Nolanahi ere, kontuan hartuz uholde-arriskuari buruzko azterlanaren eskala (arro mailan) eta ingurunearen ezaugarriak, 611. partzela uharte moduko bat da, uholde-arriskua duten zonaz inguratua, zubiaren eraginez eta ekialdetik. Partzelaren kotari eutsi beharko litzaioke gutxienez, arriskuak saihesteko.

Eraisketagatik sor daitezkeen hondakinei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitatean eraikuntza- eta eraispen-hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituen martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuan ezarritakoa beteko da.

Aldaketaren ezaugarriak ikusirik eta jarduketaren eremua azterturik, ondorioztatu da aldaketak ez duela ondorio nabarmenik izanen ingurumenean. Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du egin dela Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta eskudantziak ematen dizkidatenez bai Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak, eta bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak,

EBAZTEN DUT:

1. Lakuntzako Udal Planaren Aldaketa Egituratzailearen aldeko Ingurumen Txosten Estrategikoa egitea 2. poligonoko 611. partzelan, sustatzailea Lakuntzako Udala izanik.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Udalen Hirigintza Planeamendurako Atalari eta Lakuntzako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 20an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2001044