31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

183/2020 EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, izenburu hau duen ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena: “2453/2019 Ebazpena, 2019ko azaroaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, deialdi bat onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko”.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2019ko azaroaren 25eko 2453/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Ebazpen horren I. eranskineko gai-zerrendako 15. gaian akats bat atzeman da, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat etorriz, bidezkoa da akats hori zuzentzea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–I. eranskineko gai-zerrendako 15. gaia zuzentzea izenburu hau duen ebazpenean: “2453/2019 Ebazpena, 2019ko azaroaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, deialdi bat onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko.”. Honela idatzia geldituko da:

“15. gaia.–2/2018 Foru Legea, 2018ko apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Atariko titulua (1. artikulutik 8.era). Kontratistak (12. artikulutik 26.era). Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa (27. artikulutik 38.era). Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak (46. artikulutik 103.era).”

Bigarrena.–Ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean”, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 30ean.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

Iragarkiaren kodea: F2001834