31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

43/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Tuterako Osasun Barrutiko Errehabilitazioko Laguntza Ataleko buru den Ignacio Gómez Ochoa jaunaren izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 29ko 51/2019 Ebazpenaren bidez, Ignacio Gómez Ochoa jauna Tuterako Osasun Barrutiko Errehabilitazioko Laguntza Ataleko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren bidez. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere luzatzeko aukerarekin, karguaren jabetzatik hasita.

Ignacio Gómez Ochoa jauna 2020ko otsailaren 22an jabetu zen postu horretaz.

Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzaileak eskatu du Tuterako Osasun Barrutiko Errehabilitazioko Laguntza Ataleko buru den Ignacio Gómez Ochoa jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzeko, zerbitzuaren beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Ignacio Gómez Ochoa jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Tuterako Osasun Barrutiko Errehabilitazioko Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario Ignacio Gómez Ochoa jaunaren bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren bidezkoa, urtebete luzatzea, 2020ko otsailaren 22tik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Errehabilitazioko Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

2. Ebazpen hau Ignacio Gómez Ochoa jaunari jakinaraztea, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F2001464