31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez Laura Laquidáin Azpíroz andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuko Lagun Egiteko Ataleko buru, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusian, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuan.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Laura Laquidáin Azpíroz andrea izendatzea, bitarte baterako, Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuko Lagun Egiteko Ataleko buru, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusian, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuan.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 28an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2001341