304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren enplegu-eskaintza publikoa 2020. urterako

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko Gobernu Batzordeak, 2020ko abenduaren 18an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Kontuan harturik Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren plantilla organikoan dauden lanpostu hutsak, bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin, eta ikusirik espedientean jasota dauden agiriak,

ERABAKITZEN DA:

1.–2020ko Lan Eskaintza Publikoa –egonkortzekoa– onestea Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoarentzat:

1 psikologo. 119. plaza, funtzionario-izaerakoa eta A mailakoa.

1 nutrizionista. 122. plaza, lanaldi partzialeko lan-araubidekoa eta B mailakoa.

1 lantegigilea. 120. plaza, funtzionario-izaerakoa eta C mailakoa.

4 hezitzaile. Funtzionario-izaerako plazak, C mailakoak, gauzatu gabeko 2016ko LEPetik datozenak.

2.–2020ko Lan Eskaintza Publikoa –berritzekoa– onestea Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoarentzat:

3 hezitzaile. 112., 404. eta 407. plazak, funtzionario-izaerakoak eta C mailakoak, izan diren erretiroetan % 100eko berritze-tasa aplikatzearen ondorioz.

3.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren Lan Eskaintza Publikoa 2020. urterako.”

Iruñean, 2020ko abenduaren 18an.–Lehendakaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2015954