304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2020ko abenduaren 18an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko plantilla organikoa.

Horrenbestez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara eman, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.

Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egoki jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da zerbitzu batasun honen egoitza elektronikoan (http://serviciosadministrativosvaldorba.sedelectronica.es).

Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, batzarrak hilabeteko epea izanen du erreklamazioak ebazteko.

Garinoainen, 2020ko abenduaren 21ean.–Batasuneko burua, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2015854