304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2020ko abenduaren 18an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontuen espedientea.

Beraz, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan emanen da argitara, eta 15 egun baliodunez jendaurrean egonen, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Halaber, espedientea udal egoitza elektronikoan, http://serviciosadministrativosvaldorba.sedelectronica.es, egonen da interesdunen eskura.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Garinoainen, 2020ko abenduaren 21ean.–Batasuneko burua, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2015853