304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hiri-hondakin solidoak biltzeko, garraiatzeko eta botatzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean (2021. urtea). Hasierako onespena

Erriberako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2020ko abenduaren 17an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hiri-hondakin solidoak biltzeko, garraiatzeko eta botatzeko zerbitzuaren 2021eko ekitaldirako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa, eta urriaren 29ko 11/2004 Legeak aldatu zuen).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2020ko abenduaren 18an.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.

Iragarkiaren kodea: L2015840