304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak, 2020ko abenduaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete eta alegazioak aurkez ditzakete.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Donezteben, 2020ko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2016073