304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa xehakatua Udal Planean. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

1. Hasiera batez onestea aldaketa xehakatua Zizur Nagusiko Udal Planean, Hirigintzako Araudi Orokorrari dagokionez, hain zuzen ere bertako 99. artikuluari dagokionez, bilkurako espedientean agertzen den moduan.

2. Aldaketa hau jendaurrean jartzea, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan editatutako egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan, hilabetez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2020ko abenduaren 18an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2015731