2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
2021eko zerga-tasak
Urraulbeitiko Udalak, 2020ko abenduaren 16ko osoko bilkuran, erabaki zuen ezartzea, 2021eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren zerga-tasak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:
–Lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,25.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %3,27.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): 1,4ko indizea, gutxieneko kuoten gainean.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatuko den koefizientea izanen da (zerga-oinarria kalkulatzeko) Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan gehieneko koefiziente gisa ezarritakoa. Kuota zehazteko zerga-tasa: %8,28.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Urraulbeitin, 2020ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.
Iragarkiaren kodea: L2015885