304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2020ko abenduaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Tuterako Udalaren eta haren mendeko entitate eta erakundeen 2021eko plantilla organikoa eta hari lotutako agiri guztiak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta legezko determinazioak bete daitezen.

Tuteran, 2020ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2015952