304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko abenduaren 21ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Kontzejuaren bulegoetan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzeju honen ediktuen taulan argitaratu ondoren, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak), hara igortzen baitu 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Tebasen, 2020ko abenduaren 21an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2015931