304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2020ko abenduaren 22an egin bilkura arruntean, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea 2021eko ekitaldi ekonomikoko aurrekontuak eta horiek betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz. Hona hemen laburpena:

Diru-sarrerak, guztira: 3.284.597,53 euro.

Gastuak, guztira: 3.284.597,53 euro.

2.–Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzako iragarki-taulan jartzea, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean.

3.–Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Batzar Orokorrak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Zangozan, 2020ko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2016053