304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa egituratzailea, abeltzaintza intentsiboko ustiategiak jartzeko baldintzen gainean. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2020ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Murchanteko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bat, abeltzaintza intentsiboko ustiategiak jartzeko baldintzen gainekoa, Mari Trini Sanz arkitekto teknikoak eta Urban Abogados SCIk idatziriko agiriaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik, 2020ko azaroaren 11n argitaratu baitzen; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Murchanten, 2020ko abenduaren 2an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2015008