304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

148/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira 180, 182, 187, 188, 189 eta 198 eredu informatiboak.

Nafarroako Foru Ogasunak ahalik eta zerga-informazio zehatzena lor dezan, beharrezkoa da hura eguneratzea une bakoitzeko errealitatearen arabera, eta aldi berean saiatzea zergapekoek informazioa emateko duten betebeharra betetzeko lana ahalik eta erosoen izan dadin.

Horregatik, zenbait aldaketa egin behar dira araudian, hain zuzen ere, informazio betebehar jakin batzuk betetzeko eman behar den informazioari buruzkoan. Komeni da aldaketa horiek modu integratzaile batean egitea, arau bakarrean, hobeki bermatzeko zergapekoek badutela egindako aldaketen berri, eta aldaketa horiek ez gelditzeko arau desberdinetan sakabanatuak.

Hauexek dira foru agindu honetan jasotzen diren aldaketa nabarmenenak:

Lehenengo artikuluaren bidez, aldatu egiten da Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak abenduaren 19an emandako 157/2017 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez 180 eredua onetsi zen, “Ondasun higiezinen errentamenduaren edo azpierrentamenduaren ondoriozko errenta edo etekin batzuei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena; atxikipenak eta konturako sarrerak pertsona fisikoen errentaren gaineko, sozietateen gaineko eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergetakoak dira, establezimendu iraunkorrei dagozkienak” izenekoa. Aldaketa honen xedea da higiezinen egoera kodeak beste eredu batzuetan bildutako katastro-erreferentzien egoera berriaren arabera eguneratzea (184 ereduan gertatzen den bezala), Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako Foru Komunitateko katastro-erreferentziak dituzten higiezinak (orain arte kode berean sartuak 180 ereduan) bereiziz. Halaber, kendu egiten da paper inprimatuan aurkezteko aukera: Interneten bidezko bide elektronikoa erabiliz edo euskarri baten bidez bakarrik aurkezten ahalko da.

Bigarren artikuluaren bidez, aldatu egiten da Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Agindua, zeinaren bidez onetsi baitzen jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren aitorpen informatiboaren eredu berri bat (182 eredua). Aldaketaren xedea da babestutako ondarearen titularrari buruzko informazioa ereduaren 2. motako erregistroetara eramatea (gaur egun informazio eremu horiek 1. motako erregistroetan daude). Horrela, datozen errenta kanpainetan zergadunek eskura izanen duten zerga informazioa hobea izanen da, ahalbidetuko baita informazio hori pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenean automatikoki sartzea eta hara eramatea.

Hirugarren artikuluak aldatu egiten ditu Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urriaren 28ko 339/2014 Foru Aginduaren eranskinean jasotako erregistro-diseinuak (foru agindu horren bidez, 187 eredua onetsi zen honako hauek aurkezteko: inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen aitorpen informatiboa, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena, akzio edo partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez). Aldaketaren bidez, “Bazkide/parte-hartzaile bakoitzeko konturako ordainketa” eremu berria sartzen da, aipatu 187 ereduan identifikatu ahal izateko eragiketa egiten duen bazkideak edo parte-hartzaileak hartan egin beharreko konturako ordainketa dela-eta atxikipenik edo konturako sarrerarik aplikatu behar ez den eragiketen kasuak, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 65.2 eta 90. artikuluetan, eta abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 43. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Horrela, marka berriaren bidez hobeki kudeatzen ahalko da bai inbertsio kolektiboko erakundearen entitate kudeatzaileak aurkeztutako 187 eredu horretatik datorren zerga informazioa, bai dagokion bazkideak edo parte-hartzaileak egin beharreko konturako ordainketa bera ere.

Laugarren artikuluak aldatu egiten du Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren urtarrilaren 8ko 2/2018 Foru Agindua, zeinaren bidez onetsi baitzen 188 eredua: “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren konturako diru-sarreren eta atxikipenen urteko laburpena, bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errentei edo etekinei dagokienez”. Aldaketaren xedea da ereduaren erregistro-diseinuetan bildutako arauen aipamenak eguneratzea.

Bosgarren artikuluak bi aldaketa egiten ditu otsailaren 27ko 27/2009 Foru Aginduan, zeinaren bidez, batetik, onetsi baitzen 189 eredua, balore, aseguru eta errentei buruzko urteko aitorpen informatiboa egitekoa, eta, bestetik, eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri baitziren.

Lehenbiziko aldaketa “Balore kopurua” izeneko eremuari buruzkoa da (96-107 posizioak), gaur egun bi hamarren bakarrik jartzeko aukera ematen baitu, zenbait kasutan aski ez dena aitorpena behar bezala betetzeko. Horregatik, posizio kopurua handitu da eremu horretan (187 ereduan bezalatsu). Nolanahi ere, “Balore kopurua” eremua bukaeran dauden posizio berrietara eraman da (130etik 145era arteko posizioetara, hain zuzen), ereduko gainerako eremuak lekuz ez aldatzeko. Horrenbestez, gaur egun eremu horretako 96tik 107ra arteko egungo posizioak hutsik geldituko dira.

Bigarren aldaketa “Baloreen nominala” (146tik 161era arteko posizioak) delakoari buruzko eremu berri bat sartzean datza, zergadunari laguntza emateko “Baloreen Zorroa” izeneko tresnari begira beharrezkoa den informazioa hobetzera bideratua egonen dena. Eremu hori onesteak maiatzaren 24ko174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.17.A.a) artikuluaren aldaketa dakar, eta ez da onetsiko aldaketa hori gauzatu arte, foru aginduko azken xedapen bakarrak ezartzen duen moduan; horrenbestez, ez da indarrean sartuko aipatutako erregelamendu aldaketa indarrean sartzen den arte.

Seigarren artikuluak aldatu egiten du Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 16ko 156/2016 Foru Agindua, zeinaren bidez 198 eredua onetsi baitzen, finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen urteko aitorpena egitekoa. Aldaketaren xede nagusia da eredu hori egokitzea zergadunari bere balore negoziatuen zorroa eramaten laguntzeko beharrezkoa den informaziora.

Ildo horretatik, aldatu egiten da “Kodearen gakoa” eremua, arau orokor gisa ezartzeko baloreen identifikazioa jaulkitzailearen ISIN eta IFZ zenbakien bidez egin behar dela.

Modu berean, “Jaulkitzailearen kodea” eremua gelditzen da jaulkitzailearen identifikazioa jaulkitzailearen IFZaren bidez egiteko, eta “ISIN kodea” eremu berria sortzen da, baloreak identifikatzeko kodeari dagokion identifikazio gehigarria jasotzeko.

Bestalde, aldatu egiten da “Jatorriaren gakoa” eremua, mortis causa eta inter vivos irabazizko eskualdaketen artean bereizteko eta argitzeko liberatutako akzioen entrega kostu bidezko eragiketatzat jotzen dela.

“Eragiketa-gakoa” eremua ere aldatzen da, gako berriak sartzeko honako hauetarako: baloreen splita eta kontrasplita direlakoekin loturiko eragiketak (L gakoa), liberatutako akzioen entrega (X gakoa), eta bat-egite eta zatiketa eragiketa geroratuak (Y eta Z gakoak, hurrenez hurren). Bestalde, berrantolatzen dira kapitala murrizteko eragiketei dagozkien gakoak, honako hauen artean bereiziz: batetik, ekarpenen itzulketarekin loturikoak (G eta I gakoak), eta, bestetik, baloreen amortizazioen ondoriozko eragiketekin (J gako berria) eta mozkin banatu gabeen ondoriozkoekin (K gako berria) loturikoak.

Bestalde, aldatu egiten da “Merkatu gakoa” eremua, Europar Batasuneko eta gainerako herrialdeetako bigarren mailako balore-merkatu ofizialen artean bereizteko.

Era berean, honako hauetarako eremu berriak gehitzen dira: eragiketako gastuak, zergadunaren baloreen zorroari begira beharrezkoa den informazio gehigarria, lotutako eragiketa batzuen identifikazioa (“Lotutako eragiketaren ordena-zenbakia” izeneko eremu berria), eta enpresak birmoldatzeko eragiketetan emandako edo jasotako diru konpentsazioak.

“Eragiketaren ordua” izeneko eremu berria ere sortzen da, egun bereko eragiketei buruzkoa, eragiketen sekuentzia zer ordenatan egin den ezagutzeko.

“Aitortzailearen izaera” eremua, gaur egun 1 erregistro motan marka gisa agertzen dena, aldatu egiten da, 2 erregistro motara eramanez. Horrela, hobetzen dira zenbait eragiketatan gertatzen ziren akatsak saihesteko beharrezkoak diren balioztatze informatikoak.

Aldaketa tekniko bat egiten da “Emandako edo jasotako diru konpentsazioa” eremuan, ereduaren diseinu fisiko eta logikoetan hain zuzen, L eragiketa-gakoa duten eragiketak (baloreen splita eta kontrasplita) eragiten ahal dituzten zenbatekoak eremu horretan erregistratu ahal izateko, egungo testuak aukera hori mugatzen baitu V, Y eta Z eragiketa-gakoetara.

Azkenik, “Lotutako eragiketaren ekitaldia” eremu berria sortzen da, aitorpenarena ez den beste ekitaldi bateko eragiketen gainean bakarrik informatzeko.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu hau emateko gaikuntza Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.23 artikuluan dago jasota (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori), baita Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 79.5 artikuluan eta 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 48.6 artikuluan ere.

Ez-egoiliarren gaineko zergari dagokionez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginak, zeina martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen, azken xedapenetako bigarrenaren 2. apartatuan gaikuntza ematen dio Ogasuneko ministroari onets ditzan ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren aitorpena eta haien konturako ordainketak egiteko ereduak, ezar ditzan eredu horiek aurkezteko modua, tokia eta epeak eta finka ditzan telematika bidez aurkezteko baldintzak eta kasuak. Ulertu behar da Ogasuneko ministroari egindako gaikuntza horiek zerga arloan eskumena duen kontseilariari eginak direla, horretarako oinarria izanik, besteak beste, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 28. eta 46. artikuluak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Lehen artikulua.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak abenduaren 19an emandako 157/2017 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horren bidez 180 eredua onetsi zen, “Ondasun higiezinen errentamenduaren edo azpierrentamenduaren ondoriozko errenta edo etekin batzuei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena; atxikipenak eta konturako sarrerak pertsona fisikoen errentaren gaineko, sozietateen gaineko eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergetakoak dira, establezimendu iraunkorrei dagozkienak” izenekoa.

Bat.–I. eranskina. “Higiezinaren kokapena” eremua aldatzea, 2. motako erregistroaren diseinuan (hartzailearen erregistroa), 114 posizioa hartzen duena:

114

Zenbakizkoa

HIGIEZINAREN KOKAPENA

Hurrengo gakoen artean errentan emandako higiezinaren kokapenari dagokiona jarriko da:

GAKOA

DESKRIBAPENA

1

Katastroko erreferentzia duen higiezina, Espainiako edozein tokitan kokatua, salbu Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.

2

Katastroko erreferentzia duen higiezina, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatua.

3

Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako higiezina.

4

Aurreko kokalekuetako edozeinetan dagoen higiezina, baina katastroko erreferentziarik gabe.

Bigarren artikulua.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak urtarrilaren 18an emandako 8/2013 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horren bidez, jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren aitorpen informatiboaren eredu berri bat (182 eredua) onetsi zen.

Bat.–II. eranskina. “Ondare babestuaren titularraren IFZ” (161-169 posizioak) eta “Ondare babestuaren titularraren izen-abizenak” (170-209 posizioak) eremuak kentzea, 1. motako erregistroaren diseinuan (aitortzailearen erregistroa).

Bi.–II. eranskina. “Zuriak” eremuak, 1. motako erregistroaren diseinuan (aitortzailearen erregistroa) 210-237 posizioak hartzen dituenak, 161-237 posizioak hartuko ditu aurrerantzean.

Hiru.–II. eranskina. “Ondare babestuaren titularraren IFZ” izeneko eremu berria sartzea 2. motako erregistroaren diseinuan (aitortuaren erregistroa). 133-141 posizioak hartzen ditu:

133-141

Alfazenbakizkoa

ONDARE BABESTUAREN TITULARRAREN IFZ

Aitortzaileak administratzaile izaera badu, eremu honetan ondare babestuaren titularraren IFZ jarriko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken posizioa kontrol karakterea izanen da, eta ezkerreko posizioak zeroz beteko dira, honako hauetan aurreikusitako arauekin bat: uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretua (haren bidez onetsi zen Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra) eta otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretua (haren bidez arautu ziren Identifikazio Fiskaleko Zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu).

Lau.–II. eranskina. “Ondare babestuaren titularraren izen-abizenak” izeneko eremu berria sartzea 2. motako erregistroaren diseinuan (aitortuaren erregistroa). 142-181 posizioak hartzen ditu:

142-181

Alfazenbakizkoa

ONDARE BABESTUAREN TITULARRAREN IZEN-ABIZENAK

Aitortzaileak administratzaile izaera badu, eremu honetan jarriko dira lehenbiziko abizena, tarte bat, bigarren abizena, tarte bat, eta ondare babestuaren titularraren izen osoa.

Bost.–II. eranskina. “Zuriak” eremuak, 2. motako erregistroaren diseinuan (aitortuaren erregistroa) 133-250 posizioak hartzen dituenak, 182-250 posizioak hartuko ditu aurrerantzean.

Hirugarren artikulua.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urriaren 28ko 339/2014 Foru Agindua aldatzen da; haren bidez, 187 eredua onetsi zen, honakoak aurkezteko: inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen aitorpen informatiboa, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena, akzio edo partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez.

Bat.–Eranskina. Aitortuaren erregistroa, 2. motako erregistroaren diseinuan, eragiketa-erregistroa izendatuko da.

Bi.–Eranskina. “Bazkide/parte-hartzaile bakoitzeko konturako ordainketa” izeneko eremua gehitzea 2. motako erregistroaren diseinuan (eragiketa-erregistroa). 241 posizioa hartuko du:

241

Alfabetikoa

BAZKIDE/PARTE-HARTZAILE BAKOITZEKO KONTURAKO ORDAINKETA

Eragiketan atxikipenik edo konturako sarrerarik egin beharrik ez badago, bazkideak edo parte-hartzaileak hartan konturako ordainketa egin behar duelako, eremu honetan “X” bat jarriko da, 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 65.2 eta 90. artikuluetan, eta 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 43. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Gainerako kasuetan, eremu hau hutsik utziko da (zuria).

Hiru.–Eranskina. “Zuriak” eremuak, 2. motako erregistroaren diseinuan (eragiketa-erregistroa) 241-500 posizioak hartzen dituenak, 242-500 posizioak hartuko ditu aurrerantzean.

Laugarren artikulua.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak urtarrilaren 8an emandako 2/2018 Foru Aginduaren aldaketa (foru agindu horren bidez onetsi zen 188 eredua: “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren konturako diru-sarreren eta atxikipenen urteko laburpena, bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errentei edo etekinei dagokienez”).

Bat.–Eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (hartzailearen erregistroa), 92 posiziotik 104 posiziora:

92-104

Alfazenbakizkoa

INFORMAZIO OSAGARRIA

Lauki honetan idatziko da:

Aurrezki sistematikoaren banakako plan batera ekarritako baliabide ekonomikoen bidez eratutako biziarteko errenta baten kasuan, eskubide ekonomikoak osorik edo partez aurreratzen direnean, salbuetsitako errentaren zenbatekoa, biziarteko errenta eratzeko unean komunikatua. Aurreratzeari dagozkion etekinak sartzen diren erregistro berean emanen da informazio hori.

2007ko urtarrilaren 1a baino lehen kontratatutako bizi aseguru bat edo baliaezintasun aseguru bat izanik eta kapital higigarriaren etekinak sortzen dituelarik, hartatik heldu den kapital geroratu baten etekinen zenbatekoa; etekin horiei aplikatuko zaie Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hogeigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa. Zenbateko hori borondatez adieraziko da, kapital geroratuari dagozkion etekinen datuak adierazi diren hartzailearen erregistro berean.

Eremu hau bitan banatzen da:

92

ZEINUA: alfabetikoa.

Arestian azaldu den zenbatekoa negatiboa bada, “N” bat jarriko da. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

93-104

ZENBATEKOA: Zenbakizkoa.

Zeinurik gabe eta euroaren zentimoetan idatziko da; hortaz, zenbatekoek ez dute inoiz dezimalen komarik izanen.

Bi.–Eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (hartzailearen erregistroa), 152 posizioa:

152

Alfabetikoa

GAKOA

Hurrengo gakoetatik egoki dena idatzi beharko da:

A

Gako hau idatziko da INFORMAZIO GEHIGARRIA laukian bizi edo baliaezintasun aseguru-kontratu batean sorburua duen kapital geroratu baten etekinak adierazten direnean, baldin eta 2006ko abenduaren 31n indarrean zegoen araubide fiskala aplikatuz zehaztu badira; etekin horiei aplikatuko zaie Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hogeigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa.

B

Gako hau idatziko da INFORMAZIO GEHIGARRIA laukian adierazten denean salbuetsitako errentaren zenbatekoa, hau hain zuzen ere: aurrezki sistematikoaren banakako plan batera ekarritako baliabide ekonomikoen bidez eratutako biziarteko errenta baten kasuan, eskubide ekonomikoak osorik edo partez aurreratzen direnean, salbuetsitako errenta, biziarteko errenta eratzeko unean komunikatua.

Hiru.–Eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (hartzailearen erregistroa), 153 posizioa:

153

Alfabetikoa

BIZIARTEKO ERRENTA BERMATUA.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia) 45.3. artikuluan aipatutako biziarteko errenta bermatuak merkaturatzen dituzten aseguru-entitateek gako hauetako bat markatu beharko dute:

A

Aitorpenaren urtean biziarteko errenta bermatu bat eratu izana.

Gako hori azaldu beharko da, orobat, baldin aitortuak, lortutako ondare-irabaziengatik jasandako atxikipenaren zenbatekoa erabiltzen badu, urte horretan berean, biziarteko errenta bermatu bat eratzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia) 45.3 artikuluan adierazi bezala. Gako hauetako bat markatu beharko dute:

B

Biziarteko errentaren ondoriozko eskubide ekonomikoak, guztiz edo partez, aldez aurretik eskuratzea.

Gainerako kasuetan, eremu hau hutsik utziko da.

Bosgarren artikulua.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak otsailaren 27an emandako 27/2009 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horrek balore, aseguru eta errentei buruzko urteko informazio aitorpenaren 189 eredua onetsi zuen, eta eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri zituen.

Bat.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 96tik 107ra arteko posizioak “Zuriak” eremu gisa geldituko dira.

Bi.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 129 posizioa, “Titulartasunaren gakoa” eremua gehitzea:

129

Alfabetikoa

TITULARTASUNAREN GAKOA

Gako hauetako bat jarriko da:

T: Titularra

N: Jabe soila

Hiru.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), “Balore kopurua” eremuaren aldaketa: gaur egun 96-107 posizioak hartzen ditu, eta, aurrerantzean, 130-145 posizioak hartuko ditu:

130-145

Zenbakizkoa

BALORE KOPURUA

Entitate juridikoen kapitaleko edo funts berekietako akzio edo partaidetzen guztirako kopurua adieraziko da, merkatu antolatu batean negoziatu direnak, merkatu antolatuetan negoziatutako kapital berekiak hirugarrenei lagatzearen ondoriozko baloreena edo inbertsio kolektiboko erakunde baten kapital sozialeko edo ondare-funtseko akzioena edo partaidetzena.

Eremu honi buruzko informazioa emanen da, bakar-bakarrik, “BALOREAREN GAKOA” (81 posizioa) izeneko eremuan “A”, “B” edo “C” balioa idatzi denean.

Bi eremutan zatitzen da:

130-139

Baloreen zati osoa

140-145

Baloreen zati dezimala (edukirik ez badu, zeroz beteko da)

Era berean, aitortu asko daudenean, haietako bakoitzean adieraziko da partaidetza-portzentaje jakin bat duten guztirako baloreen kopurua.

Lau.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), “Baloreen nominala” eremua gehitzea 146-161 posizioetan:

146-161

Zenbakizkoa

BALOREEN NOMINALA

“BALOREAREN GAKOA” eremuan “A” gakoa adierazten denean (2. erregistro motaren 81 posizioa, aitortuaren erregistroa), adieraziko da merkatu antolatuetan negoziatutako entitate juridikoen kapital sozialean edo funts berekietan dituen akzioen edo partaidetzen guztirako NOMINALA, aitortuari dagokiona.

Eremu hau bitan banatzen da:

146-159

Eragiketaren zenbateko nominalaren osoko zatia

160-161

Eragiketaren zenbateko nominalaren zati dezimala

Bost.–II. eranskina. “Zuriak” eremuak, 2. motako erregistroaren diseinuan (aitortuaren erregistroa) 129-500 posizioak hartzen dituenak, 162-500 posizioak hartuko ditu aurrerantzean.

Seigarren artikulua.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 16ko 156/2016 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, “Finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen urteko aitorpena” izeneko 198 eredua onetsi zen.

Bat.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 120 posizioa:

120

Zenbakizkoa

KODEAREN GAKOA.

Identifikatzen du “JAULKITZAILEAREN KODEA” eremuaren edukia, eta, hala badagokio, baita ISIN kodea ere.

Oro har, baloreak 4 gakoa jarriz identifikatuko dira, salbu eta baloreek ISIN kodea esleitua ez badute edo jaulkitzaileak IFZ esleitua ez badu.

Honako balio hauek izan ditzake:

1. Baloreen identifikazioa jaulkitzailearen IFZaren bidez bakarrik egiten da.

2. Baloreen identifikazioa ISIN kodearen bidez bakarrik egiten da.

3. ISIN kodea esleitua ez duten atzerriko balioei dagokie.

4. Baloreen identifikazioa ISIN kodearen bidez (317tik 328ra arteko posizioak) eta jaulkitzailearen IFZaren bidez (121etik 132ra arteko posizioak) egiten da.

Bi.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 121 posiziotik 132 posiziora:

121-132

Alfazenbakizkoa

JAULKITZAILEAREN KODEA

“Kodearen gakoa” eremuak (2. motako erregistroaren 120 posizioa) 1 balioa hartzen duelarik, Nafarroako Foru Ogasunak emandako IFZ adierazi beharko da. Berme edo Gozamen eskubideak direnean, eskubide horien oinarri diren ondasunen titularraren IFZ jarriko da (“Kodearen gakoa” eremuaren kasua, 120 posizioa, 1 balioa eman zaiona).

“Kodearen gakoa”, 120 posizioa eta 4 balioa erabiliz identifikatutako baloreen kasuan, eremu honetan Nafarroako Foru Ogasunak jaulkitzaileari emandako IFZ adieraziko da. ISIN kodeari dagokion identifikazioa “ISIN kodea” eremuan beteko da, 317tik 328ra arteko posizioetan.

ISIN kodea esleitua ez duten atzerriko baloreak direnean, “ZXX” gakoa jarriko da, eta “XX” herrialde jaulkitzailearen kodea izanen da, azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean (“Kodearen gakoa” eremuaren kasua, 120 posizioa, 3 balioa eman zaiona) azaltzen diren herrialdeen gakoekin bat.

“Kodearen gakoa”, 120 posizioa eta 2 balioa erabiliz identifikatutako baloreen kasuan, eremu hau hutsik utziko da, eta “ISIN kodea” bete beharko da, 317tik 328 arteko posizioetan.

Hiru.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 133 posizioa:

133

Alfabetikoa

JATORRIAREN GAKOA

Gako hauetako bat jarriko da:

A. Kostu bidezko eragiketak. Liberatutako akzioen entrega, orobat, kode honen bidez adieraziko da.

B. “Inter vivos” irabazi asmoko eragiketak.

C. Gainerako gakoak ez bezalako esleipen edo aplikazio eragiketak.

D. “Mortis causa” irabazi asmoko eragiketak.

Lau.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 134 posizioa:

134

Alfabetikoa

ERAGIKETA-GAKOA

Gako hauetako bat jarriko da:

A. Eskubideak eskuratu edo eratzea.

B. Eskubideak eskuratu edo eratzea irailaren 27ko 1416/1991 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako eragiketen bitartez. Errege dekretu hori, zehazki, burtsako eragiketa bereziei eta balio kotizatu eta batez besteko kanbio ponderatuen burtsaz kanpoko transmisioei buruzkoa da.

C. Trukea.

Bi eragiketa aitortu beharko dira, trukekoa bera eta dagokion harpidetzakoa. Lotutako eragiketa horiek, kasuan kasuko eragiketaren ordena-zenbakia identifikatzeaz gain (“Ordena-zenbakia” eremua, 84-90 posizioak), dagokion lotutako truke/harpidetza eragiketaren ordena-zenbakia ere identifikatu behar dute (“Lotutako eragiketaren ordena-zenbakia” eremua, 341-347 posizioak).

D. Bihurketa.

Bi eragiketa aitortu beharko dira, bihurketakoa bera eta dagokion harpidetzakoa. Lotutako eragiketa horiek, kasuan kasuko eragiketaren ordena-zenbakia identifikatzeaz gain (“Ordena-zenbakia” eremua, 84-90 posizioak), dagokion lotutako bihurketa/harpidetza eragiketaren ordena-zenbakia ere identifikatu behar dute (“Lotutako eragiketaren zenbakia” eremua, 341-347 posizioak).

E. Eskubideak deuseztatze edo azkentzea.

F. Jaulkipen-primaren itzulketa. Gako hau jarriko da eragiketa mota honetan, H gakoa jartzea bidezko ez den kasuetan.

G. Ekarpenen itzulketaren bidezko kapital-murrizketa. Gako hau jarriko da eragiketa mota honetan, I gakoa jartzea bidezko ez den kasuetan.

H. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauan araututako merkaturen batean negoziaziorako onartu ez diren eta sozietateen edo entitateen funts berekietako partaidetzen adierazgarri diren baloreei dagokien jaulkipen-primaren itzulketa.

I. Ekarpenen itzulketaren bidezko kapital-murrizketa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko maiatzaren 15eko 2014/65/EE Zuzentarauan araututako merkaturen batean negoziaziorako onartu ez diren eta sozietateen edo entitateen funts berekietako partaidetzen adierazgarri diren baloreei dagokiena.

J. Baloreen amortizazioaren bidezko kapital-murrizketa.

K. Banatu gabeko etekinetatik datorren kapital-murrizketa.

L. Baloreen splita eta kontrasplita.

Bi eragiketa aitortu beharko dira, splitekoa edo kontrasplitekoa bera eta dagokion harpidetzakoa. Lotutako eragiketa horiek, kasuan kasuko eragiketaren ordena-zenbakia identifikatzeaz gain (“Ordena-zenbakia” eremua, 84-90 posizioak), dagokion lotutako splita (edo kontrasplita)/harpidetza eragiketaren ordena-zenbakia ere identifikatu behar dute (“Lotutako eragiketaren ordena-zenbakia” eremua, 341-347 posizioak).

O Neurri fiskalei, administratiboei eta arlo sozialekoei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarrian araututako baloreen maileguak.

P. Baloreen mailegua eratzea.

Q. Baloreen mailegua azkentzea.

S. Harpidetza.

T. Eskualdaketa, amortizazioa edo itzulketa.

U. Amortizazioa, eskualdaketa edo itzulketa irailaren 27ko 1416/1991 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako eragiketen bitartez. Errege Dekretu hori, zehazki, burtsako eragiketa bereziei eta balio kotizatu eta batez besteko kanbio ponderatuen burtsaz kanpoko transmisioei buruzkoa da.

V. Baloreen trukea, Sozietateen gaineko Zergari buruzko 26/1996 Foru Legearen 124. artikuluan aipatzen diren baldintzak betetzen dituena.

Bi eragiketa aitortu beharko dira, trukekoa bera eta dagokion harpidetzakoa. Lotutako eragiketa horiek, kasuan kasuko eragiketaren ordena-zenbakia identifikatzeaz gain (“Ordena-zenbakia” eremua, 84-90 posizioak), dagokion lotutako truke/harpidetza eragiketaren ordena-zenbakia ere identifikatu behar dute (“Lotutako eragiketaren zenbakia” eremua, 341-347 posizioak).

X. Liberatutako akzioen entrega. Gako hau jarriko da aitortuak aurretik izandako harpidetza eskubideei dagozkien akzioen kasuan.

Aitortuak aurretik izandako gainerako harpidetza eskubideei dagokienez, horiek nahikoak ez baziren eta aitortuak akzio berrien harpidetza egiteko eskubide berriak eskuratu bazituen, ez da markatuko X gakoa eta aitortuko dira lotutako bi erregistro independente, harpidetza eskubideak eskuratzeari buruzkoa bata (A eragiketa-gakoa), eta akzioen harpidetzari buruzkoa bestea (S eragiketa-gakoa).

Lotutako eragiketa horiek, kasuan kasuko eragiketaren ordena-zenbakia identifikatzeaz gain (“Ordena-zenbakia” eremua, 84-90 posizioak), dagokion lotutako eskurapen/harpidetza eragiketaren ordena-zenbakia ere identifikatu behar dute (“Lotutako eragiketaren ordena-zenbakia” eremua, 341-347 posizioak).

Y. Bat-egitea, Sozietateen gaineko Zergari buruzko 26/1996 Foru Legearen 118. artikuluan aipatzen diren baldintzak betetzen badira.

Bi eragiketa aitortu beharko dira: bat-egitekoa bera eta dagokion harpidetzakoa. Lotutako eragiketa horiek, kasuan kasuko eragiketaren ordena-zenbakia identifikatzeaz gain (“Ordena-zenbakia” eremua, 84-90 posizioak), dagokion lotutako bat-egite/harpidetza eragiketaren ordena-zenbakia ere identifikatu behar dute (“Lotutako eragiketaren ordena-zenbakia” eremua, 341-347 posizioak).

Bat-egite eragiketak 26/1996 Foru Legearen 118. artikuluan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, C gakoa markatuko da.

Z. Zatiketa, Sozietateen gaineko zergari buruzko 26/1996 Foru Legearen 118. artikuluan aipatzen diren baldintzak betetzen badira.

Bi eragiketa aitortu beharko dira, zatiketakoa bera eta dagokion harpidetzakoa. Lotutako eragiketa horiek, kasuan kasuko eragiketaren ordena-zenbakia identifikatzeaz gain (“Ordena-zenbakia” eremua, 84-90 posizioak), dagokion lotutako zatiketa/harpidetza eragiketaren ordena-zenbakia ere identifikatu behar dute (“Lotutako eragiketaren ordena-zenbakia” eremua, 341-347 posizioak).

Zatiketa eragiketak 26/1996 Foru Legearen 118. artikuluan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, C gakoa jarriko da.

W. Bestelako eragiketak.

Bost.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 135 posizioa:

135

Alfabetikoa

MERKATU GAKOA

Gako hauetako bat jarriko da, eragiketa zein merkatutan negoziatzen den:

A. Espainiako bigarren mailako balore-merkatu ofiziala.

B. Atzerriko bigarren mailako balore-merkatu ofiziala (Europar Batasuna).

C. Espainiako beste merkatu batzuk.

D. Atzerriko beste merkatu batzuk.

F. Fede-emaile publikoek esku hartutako eragiketak.

O Merkatutik kanpo egindako eragiketak (OTC).

P. Atzerriko bigarren mailako balore-merkatu ofiziala (Europar Batasunekoak izan ezik).

Sei.–II. eranskina.–2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 224 posiziotik 235 posiziora:

224-235

Zenbakizkoa

KONPENTSAZIOAK

Baloreak mailegatzeko eragiketen kasuan, “ERAGIKETA-GAKOA” eremuan (2. motako erregistroko 134 posizioa) balore horiei “O” bat jarri baldin bazaie, eremu honetan konpentsazioen zenbatekoa adieraziko da.

“ERAGIKETA-GAKOA” eremuko gainerako gakoetan (2. motako erregistroko 134 posizioa), jarriko da urriaren 2ko 878/2015 Errege Dekretuaren 81. artikulutik 84.era bitartekoetan ezartzen diren balore negoziagarrien likidazio prozeduraren ondoriozko likidazio-doikuntzen eta konpentsazioen zenbatekoa, salbu eta L, V, Y eta Z gakoetan.

Eremu hau bitan banatzen da:

224-233

Konpentsazioen zenbatekoaren osoko zatia agertuko da.

234-235

Konpentsazioen zenbatekoaren zati dezimala agertuko da.

Zazpi.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 317tik 328ra arteko posizioak, “ISIN kodea” eremua gehitzea:

317-328

Alfazenbakizkoa

ISIN KODEA

“Kodearen gakoa” eremuak (2. motako erregistroaren 120 posizioa) 2 eta 4 balioak hartzen dituelarik, esleitutako ISIN kodea adierazi beharko da, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak uztailaren 28an emandako 1/2010 Arau Teknikoaren arabera eratua, balore negoziagarriak eta beste finantza tresna batzuk kodifikatzeko dituen funtzioek dagokienez (arau hori kodeen egiturari buruzkoa da).

Zortzi.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 329tik 340ra arteko posizioak, “Eragiketako gastuak” eremua gehitzea:

329-340

Zenbakizkoa

ERAGIKETAKO GASTUAK

“Balorearen gakoa” eremuan (137 posizioa) A gakoa jartzen denean eta “Merkatu gakoa” eremuan, aldiz, A, B edo P gakoa, eremu honetan adieraziko da, kasua bada, eragiketa horri loturiko gastuei dagokien zenbatekoa.

Eremu hau ez betetzea erabakitzen ahalko da, baldin eta errentaren hartzailea sozietateen gaineko zergaren edo establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergaduna bada.

Eremu hau bitan banatzen da:

329-338

Eragiketako gastuen zenbatekoaren osoko zatia

339-340

Eragiketako gastuen zenbatekoaren zati dezimala

Bederatzi.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 341etik 347ra arteko posizioak, “Lotutako eragiketaren ordena-zenbakia” eremua gehitzea:

341-347

Zenbakizkoa

LOTUTAKO ERAGIKETAREN ORDENA-ZENBAKIA

Eremu hau beteko da C, D, L, V, Y eta Z eragiketa-gakoei (134 posizioa) dagozkien lotutako eragiketetan, kasuan kasuko lotutako eragiketaren “Ordena-zenbakia” eremuan (84tik 90era arteko posizioak) agertzen den ordena-zenbakia adieraziz.

Halaber, eremu hau beteko da eragiketa horiek aipatu behar diren harpidetza eskubideak eskuratzeko eragiketetan (A eragiketa-gakoa) eta akzioen harpidetzari buruzkoetan (S eragiketa-gakoa), “Eragiketa-gakoa” eremuan (X gakoa) adierazten den bezala.

Hamar.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 348tik 360ra arteko posizioak, “Emandako edo jasotako diru konpentsazioa” eremua gehitzea:

348-360

Alfazenbakizkoa

EMANDAKO EDO JASOTAKO DIRU KONPENTSAZIOA

ERAGIKETA-GAKOA eremuan (134 posizioa) L, V, Y edo Z gakoa jartzen delarik, adieraziko da, kasua bada, hartan emandako edo jasotako diru konpentsazioaren zenbatekoa.

Eremu hau honela banatzen da:

348

Konpentsazioaren zeinua.

“N” balioaren bidez beteko da bakar-bakarrik aitortuak emandako diru konpentsazioak badira.

349-358

Emandako edo jasotako diru konpentsazioaren zenbatekoaren osoko zatia.

359-360

Emandako edo jasotako diru konpentsazioaren zenbatekoaren zati dezimala.

Hamaika.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 361etik 366ra arteko posizioak, “Eragiketaren ordua” eremua gehitzea:

361-366

Zenbakizkoa

ERAGIKETAREN ORDUA

“Merkatu gakoa” eremuan (135 posizioa) A, B edo P gakoa jartzen delarik, eragiketa gauzatzen den une zehatza jarriko da, ordua, minutua eta segundoa adieraziz.

Eremu hau ez da beteko baldin eta egun eta prezio berean gauzatzen diren aitortuari berari buruzko eragiketak badira, eta ez betetzea erabakitzen ahalko da, baldin eta errentaren hartzailea sozietateen gaineko zergaren edo establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergaduna bada.

Eremu hau hirutan banatzen da:

361-362

Eragiketaren ordua, 24 orduko formatuan.

363-364

Eragiketaren minutua.

365-366

Eragiketaren segundoa.

Hamabi.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 367 posizioa, “Aitortzailearen izaera” eremua gehitzea:

367

Alfabetikoa

AITORTZAILEAREN IZAERA

Eremu hau “X” bat jarriz beteko da bakar-bakarrik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren (maiatzaren 24ko 174/299 Foru Dekretuaren bidez onetsia) 62.22 artikuluan aipatzen diren eragiketetan aitortzaileak parte hartzen duelarik erregelamendu horren 62.10 artikuluan aipatzen den aitorpen informatiboa aurkeztu beharra duen subjektu gisa.

Gainerako kasuetan, eremu hau bete gabe utziko da.

Hamahiru.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua (aitortuaren erregistroa), 368tik 371ra arteko posizioa, “Lotutako eragiketaren ekitaldia” eremua gehitzea:

368-371

Alfabetikoa

LOTUTAKO ERAGIKETAREN EKITALDIA

Eremu hau beteko da bakar-bakarrik LOTUTAKO ERAGIKETAREN ORDENA-ZENBAKIA (341etik 347ra arteko posizioak) aitorpenarena ez den beste ekitaldi batekoa bada.

Lotutako eragiketa oraindik gauzatu gabe badago, eremu honetan “0001” jarriko da.

Gainerako kasuetan, eremu hau bete gabe utziko da.

Hamalau.–II. eranskina. “Aitortzailearen izaera” eremua, 1. motako erregistroaren diseinuan (aitortzailearen erregistroa), 198 posizioa hartzen duena, kentzea.

Hamabost.–II. eranskina. “Zuriak” eremuak, 1. motako erregistroaren diseinuan (aitortzailearen erregistroa) 199-500 posizioak hartzen dituenak, 198-500 posizioak hartuko ditu aurrerantzean.

Hamasei.–II. eranskina. “Zuriak” eremuak, 2. motako erregistroaren diseinuan (aitortuaren erregistroa), 372-500 posizioak hartuko ditu.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

1. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz, 2020ko informazioari dagokionez.

2. Alabaina, bosgarren artikuluko hirugarren apartatuan aurreikusitakoa ez da indarrean sartuko harik eta maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 62.17.A.a) artikulua aldatzen den arte, informazioa emateko beharra (aipatu apartatuak jasotzen duena) artikulu horretan ezarriz.

Iruñean, 2020ko abenduaren 28an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2016193