304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2020ko abenduaren 18an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan, eta kapituluka laburtuta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2020ko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2015841