304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura urte berean betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hasiera batez onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen taulan eta egoitza elektronikoan iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Leotzen, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2016081