304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalbatzak, 2020ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion 2021eko ekitaldirako aurrekontu orokor bakarrari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aurrekontua jendaurrean ikusgai egongo da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak egin ditzaten.

Irurtzunen, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2016085