304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

2021eko karga-tasak

Ezkabarteko Udalak, 2020ko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, legezko gehiengoarekin honako hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1.–Zerga-tasa hauek onestea 2021erako.

“1.1. %0,25ekoa izanen da hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa.

1.2. %4,5ekoa izanen da eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa.

1.3. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko oinarria zehazteko, bere horretan uztea indizeak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak). Aplikatu beharreko tasa %15koa izanen da.

1.4. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuotetarako, 1,10 indizea bere horretan uztea.

2.–Erabaki honek indarra hartuko du 2021eko urtarrilaren 1ean.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Ezkabarten, 2020ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2016050