304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Aurrekontuko 4., 5. eta 6. aldaketak. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi ditu 2020/04U, 2020/05U eta 2020/06U aldaketak, Udalaren 2020ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Etxarri Aranatzen, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2016092