304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2020ko abenduaren 17an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki bat hartu zuen, ondotik hitzez hitz ematen dena, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batez onestea Etxalarko Udalaren 2021. urteko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide) eta horrekin bat datozen arauekin.

2.–2021eko urtarrilaren 1etik izanen dute indarra onetsitako plantilla organikoak eta lan-eskaintzak, galarazi gabe gerora aldaketak egin ahal izatea.

3.–Onetsitako espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, iragarkia jarri ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

4.–Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, plantilla organikoaren behin betiko onespenean.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, 2021. urteko plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Etxalarren, 2020ko abenduaren 18an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2015837