304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Enerizko Udalak, 2020ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen langileen plantilla organikoa 2021eko ekitaldirako; aginduzko iragarkia 2020ko 273. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23koan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epea iragan denez, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena.

Eneritzen, 2020ko abenduaren 18an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

ERANSKINA

2021eko plantilla organikoa

Lanpostuen zerrenda

Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko langileek betetzen dituzten lanpostuak.

–Idazkaria: kopurua: 1. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72. Beste osagarri batzuk: %10. Egoera: jardunean.

–Kontu-hartzailea: B maila. Sarbidea: administrazio-kontratu bidez betea. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72.

–Administrari-ofiziala: C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72. Taldeko osagarria: %12.

–Administraria: C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72. Taldeko osagarria: %12.

Iragarkiaren kodea: L2015876