304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

16. poligonoko 224. lurzatiaren okupazioa La Sierra alderdian, zortzi erlauntz paratzeko. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2020ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea 16. poligonoko 224. lurzatiaren okupazioa La Sierra alderdian, Cascanteko herri-lurretan, Francisco Javier Román Románek zortzi erlauntz para ditzan.

2.–Onestea lursail horien okupazioa arautuko duen baldintza-agiria.

Jendaurrean edukiko da 15 egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek denbora horretan egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo kexak egin ditzaten.

Cascanten, 2020ko abenduaren 9an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2015091