304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

2021erako Beteluko Udaleko plantilla organikoa hasiera batez onetsirik

Beteluko Udalak, 2020ko abenduaren 17ko bilkuran, 2021erako Udaleko plantilla organikoa hasiera batez onetsi zuen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.ean ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da udal idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Betelun, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2016116