304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIEDA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Artiedako Kontzejuak, 2020ko abenduaren 4an egin osoko bilkura berezian, eta legez ezarritako quoruma zuela, hitzez hitz ematen den erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea Artiedako Kontzejuaren 2021. urteko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor eta bakarra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269. artikulutik 276. artikulura xedatuari jarraikiz.

2.–Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki-taulan argitaratzea, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

3.–Alegaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, aurrekontuaren behin betiko onespenean.

Erreklamaziorik izan ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Artiedan, 2020ko abenduaren 7an.–Kontzejuko burua, M.ª José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2015832